Erabilerraztasun-deklarazioa

Erabilerraztasunaren politika

Herri Administrazioko Institutu Nazionaleko egoitza elektronikoa (aurrerantzean, INAP) diseinatu da pertsonek euren edukietatik nabigatu ahal izateko, bertan sartzerakoan zailtasunik aurkitu gabe.

INAPek ezarritako erabilerraztasunaren politikak bat egiten du azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuaren eskakizunekin. Horren bidez, ontzat eman zen ezinduak informazioaren gizartearekin eta gizarte komunikabideekin lotutako teknologietan, produktuetan eta  zerbitzuetan sartzeko oinarrizko baldintzen inguruko Araudia.

Estandarrak betetzea

Herri administrazioetako web guneek bete behar dituzte UNE139803:2012 arau nazionalean adierazitako erabilerraztasuneko irizpideak. Hura osatzeko, abiapuntu hartu du Web Partzuergoaren (W3C) Web Erabilerraztasuneko Ekimenaren (WCAG 2.0) 2.0. Web guneko edukien Erabilerraztasuneko Arauak. 

Salbuespenak

INAPen helburu nagusia bere egoitza ahalik eta erabilerraza eta erabilgarri izatea da. Hori dela eta, diseinatu da erabilerraztasunarekin lotutako indarreko estandarrak eta araudiak oinarri hartuta. Dena den, baliteke estandar hauekin %100 bat egiten ez duten orriak edo edukiak aurkitzea, egoitzako zenbait atal egokitzapen eta hobetze prozesuan baitago. 

Egoitza honen informazioan sartzeko zailtasunaren bat baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan. Beharrezko hobekuntzak burutuko ditugu ahalik eta lasterren.

Eguneratuta

2014ko ekainaren 1

Harremanetarako

INAPeko egoitza elektronikoa bisitatzerakoan, erabilerraztasun edo erabilgarritasun zailtasunaren bat atzematen baduzu edo horri buruzko iradokizunaren bat egin nahi baduzu, egoitzaren administratzailearekin harremanetan jar zaitezke, honako posta elektronikoaren helbidearen bidez:  webmaster@inap.es. Bere esperientzia pertsonala lagungarria izan daiteke egoitza pixkanaka hobetzeko.