Legezko Oharra
Egoitza Elektronikoaren jabetza eta erantzukizun araubidea
Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 3.2. artikulua. Beraren bidez, ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatu zen, hiritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzkoa. Aipatutako dekretuak dio egoitza elektronikoa sortzeko aginduak adierazi beharko duela "bere jabearen identifikazioa, eta baita ere kudeaketaz arduratzen den edo diren organoena eta bertan, hiritarren eskura jarritako zerbitzuena”. 2010eko martxoaren 15eko Ebazpenaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Herri Administrazioko Institutu Nazionaleko egoitza elektronikoa sortu zuena:
- Herri Administrazioko Institutu Nazionalaren egoitza elektronikoaren jabetza Zuzendaritzari dagokio.
- Egoitzaren kudeaketa teknologikoa Zuzendaritzari dagokio eta Gerentziaren bidez garatzen da.
- Hiritarren eskura jarritako kudeaketaren eta zerbitzuen erantzuleak Herri Administrazioko Institutu Nazionalaren Zuzendariordetza Orokorren eta Departamentuen titularrak dira. Erantzukizuna titular bakoitzak indarreko araudian bere gain hartutako eskumenei dagokie.
- Egoitzako eduki komunen kudeaketa eta Zuzendariordetza Orokorren eta Departamentuen koordinazioa Zuzendaritzari dagokio. Hura Laguntza Unitatearen bidez garatuko du.
Titularraren erantzukizuna, egoitzaren bidez eskuragarri dauden informazioaren eta zerbitzuen osotasunari, egiatasunari eta eguneratzeari dagokienez
Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 7.1. artikulua. Horren bidez, ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatu zen, hiritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzkoa. Bertan dio "egoitza elektroniko bat sortuz gero, titularrak bere gain hartuko duela beraren bidez eskuragarri dagoen informazioaren eta zerbitzuen osotasunari, egiatasunari eta eguneratzeari dagokien erantzukizuna. Egoitzak beste erakunde edo Herri Administraziori dagokion erantzukizuna duen lotura edo esteka badu, titularrak ez du bere gain azken horren osotasunari, egiatasunari edo eguneratzeari dagokien erantzukizuna. Egoitzak beharrezko baliabideak ezarriko ditu, hiritarrak jakin dezan erabiltzen ari den informazioa edo zerbitzua egoitzarena den edo egoitzarena ez den edo hirugarren batena den gune batekoa den”.
Horri dagokionez, Herri Administrazioko Institutu Nazionaleko egoitza elektronikoak ohartaraziko du egoitzatik ateratzen denean, bertan kokatutako esteka baten bidez.
Egoitza Elektronikoa erabiltzeko baldintza orokorrak
INAPek jakinarazten dizu bere egoitza elektronikoa (https://sede.inap.gob.es/) eta bertan sartutako azpi domeinuak eta direktorioak (aurrerantzean, egoitza elektroniko gisa multzokatuta), eta baita beraren bidez lor daitezkeen zerbitzuetan edo edukietan ere sartzeko edo erabiltzeko, ohar legal honetan adierazten diren baldintzak kontuan hartu behar direla, aipatutako zerbitzuetan edo edukietan sartzeko, osagarrizko baldintza orokorrak bete behar izatea alde batera utzi gabe.
Hori dela eta, ez bazaude ados ohar legal honetan adierazitako xedapenekin, mesedez, ez erabili egoitza elektronikoa, bertako zerbitzuak edo edukiak erabiliz gero, testu honetan bildutako baldintzak onartu beharko dituzulako.
INAPek egoitzan aldaketak egiteko eskubidea dauka, aurretik abisatu gabe, egoitzako edukiak edo bere diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, eransteko edo ezabatzeko.
Egoitzan eskaintzen duen edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira Informazioa ez denez berehala eguneratzen, mesedez, egiaztatu beti egoitzako informazioaren, zerbitzuen eta edukien indarraldia eta zehaztasuna.
Ohar honetan bildutako baldintzak alda daitezke, beraz, gomendatzen dizugu horiek errepasatzea, egoitza berriz bisitatzen duzunean.
Frame-ak
INAPek bereziki debekatzen du " framing-ak "erabiltzea edo hirugarrenek egoitzaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen duten edozein beste mekanismo erabiltzea.
Jabetza intelektuala eta industriala
Jabetza desberdina aipatu izan ezik, bai egoitza honen diseinua eta bai iturri kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako bereizgarriak INAPekoak dira eta jabetza intelektual eta industrialeko dagozkion eskubideekin babestuta daude.
Erabat debekatuta dago hura erabiltzea, kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo beste edozein antzeko jarduera egitea,INAPek espresuki baimentzen badu izan ezik.
Erabiltzaileari egoitza honetako edozein eduki erabiltzeko emandako lizentzia bakarrik aipatutako edukia deskargatzeko eta hura pribatuan erabiltzeko da, beti ere aipatutako edukiak osorik mantentzen direla eta haien iturria aipatzen dela (sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea).
Pribatutasuna eta Datu-babesa
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, INAPek bere gain hartuko du izaera pertsonaleko datuak isilean mantentzeko obligazioa eta horiek konfidentzialtasunez tratatzeko beharra. Ondorio hauetarako, horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe sartzea ekiditeko neurriak hartuko ditu.
Datu pertsonalak biltzearen eta modu automatizatuan tratatzearen helburua erabiltzaileak, une bakoitzean, eskatutako zerbitzuak kudeatzea, eskaintzea, zabaltzea eta hobetzea da, eta baita erabiltzaileek planteatutako kontsulten jarraipena ere.
Erabiltzaileak une oro aitortu ditzake datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak, administrazio prozedura desberdinetarako arautzen den moduan.
INAPek mantenduko ditu abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren araberako datu pertsonalen babes mailak. Beraren bidez, ontzat eman zen izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Araudia. Horrez gain, eskura dituen baliabide tekniko guztiak ezarri ditu, erabiltzaileak institutuari emandako datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe sartzea eta lapurtzea ekiditeko, aurka egin ezin dakiekeen Interneteko segurtasun neurriak alde batera utzi gabe.
INAPek pribatutasun politika hau aldatzeko eskubidea dauka, legegintzazko, jurisprudentzia edo interpretazioko Datu Babeseko Espainiako Agentziaren nobedadeetara egokitzeko.
Pribatutasunaren politika hau egoitzako orrietan aplikatu behar da. Ez da bermatzen gune honetara daramaten esteken sarbideetan, ezta leku honetatik beste web guneetara daramatenetan ere. Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.1. g) artikuluaren arabera, hiritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatu zuena, esteka bat barne hartu da Datuen Babesteko Espainiako Agentziaren egoitza elektronikora jotzeko.
Ziurtagiri Elektronikoen politika. Baldintza
INAPen izapideetara ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatu eta aurkeztutako idatziak elektronikoki sinatu beharko dituzu.
Ondorio hauetarako, onartuko dira @firma Plataformak eutsitako ziurtagiri digitalak, hau da, onartutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek igorritakoak. Plataformaren web orrian kontsultatu daitezke.
Egoitza Elektronikoan hizkuntza koofizialak erabiltzea
Ekainaren 22ko 11/2007 Legeko seigarren xedapen gehigarria, hiritarrak Zerbitzu Publikoetan elektronikoki sartzeari buruzkoa. Honakoa dio: "Estatuko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da, hiritarren eta Herri Administrazioen arteko baliabide elektronikoen bidezko harremanetan, Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta kasuan kasu aplikagarria den araudiari jarraiki”.
Ondorio hauetarako, egoitza elektronikoek, euren titularrek hizkuntza koofizialak existitzen diren lurraldeetan eskumena badute, edukietan eta zerbitzuetan dagozkien hizkuntzetan sartzeko aukera emango dute.
Egoitza honen edozein tokitan hizkuntza koofizialak erabiltzeak ez du aurretik juzgatzen hura osatzen duten prozedura guztien onargarritasuna. Azken hura ebatziko du kasuan kasu aipatutako prozedura araudia aplikatuz.
Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna
Ohar legal hau osatzen duten baldintzak interpretatzerakoan sor daitekeen edozein liskar edo gatazka, eta egoitzako zerbitzuekin lotutako edozein ebazteko aplikatu beharreko legea, Espainiako legea izango da.
Egoitza bisitatzearekin edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzearekin sor daitekeen edozein gatazka ebazteko, INAPek eta erabiltzaileak adostu dute erabiltzailearen helbideko epaiei eta auzitegiei men egitea, baldin eta Espainiako lurraldean kokatuta badago.