Ikaslearen ataria

Atari hau INAPek eskaintzen dituen ikastaroetako ikasleei zuzendutako informazio zerbitzua da.
 

     Zerbitzurako sarbidea: https://PortalAlumno.inap.es


Hona hemen ziurtagiri elektronikoa erabiltzean eskuragarri egongo diren funtzioak:

1. Ikaslearen datu pertsonalak, lanekoak eta akademikoak kontsultatzea eta eguneratzea:

Funtzio honen bidez, ikasleak INAPen dituen datu pertsonalak, lanekoak eta akademikoak kontsultatu eta eguneratu ditzake. Bereziki garrantzitsua da helbide elektronikoa eguneratuta izatea, datu hori erabiliko baita, hala ikasleei zuzendutako jakinarazpenak bidaltzeko, nola ikasleok identifikatzeko, ikastaroak eskatzeko prozesuan.

2. Ikaslearen espedientea kontsultatzea (INAPen egindako ikastaroak):

Funtzio honek ikasleak INAPen egin dituen ikastaroei buruzko informazioa ematen du.

3. Ikasleak egindako ikastaro eskaeren kontsulta eta kudeaketa:

INAPen ikastaro baterako eskaera egin eta gero, ikasleak eskaera zertan den kontsultatu ahal izango du, eta, horrez gain, izapidetze prozesu osoaren jarraipena egin. Era berean, zerbitzu honen bitartez, egindako eskaerak ezeztatu ahal izango ditu, edo behin horietan onartuta, esleitutako ikastaroei uko egin.