Prestatzailearen ataria

Atari hau INAPek eskaintzen dituen ikastaroen prestatzaileei zuzendutako informazio zerbitzua da.
 

     Zerbitzurako sarbidea: https://PortalFormador.inap.es


Hona hemen ziurtagiri elektronikoa erabiltzean eskuragarri egongo diren funtzioak:

1. Tutorearen datu pertsonalak, lanekoak eta akademikoak kontsultatzea eta eguneratzea

Funtzio honen bidez, INAPen dituen datu pertsonalak, lanekoak eta akademikoak kontsultatu eta eguneratu ditzake. Bereziki garrantzitsua da helbide elektronikoa eta bankuko datuak eguneratuta izatea.

2. Proposamenak kudeatzea

INAPek, prestakuntza-ekintzen plangintza egiten ari dela ekintza jakinetarako prestatzaileen beharra badu, hala jakinarazi ahal izango die aurretik erregistratuta dauden prestatzaileei. Zerbitzu honen bidez, egoera horretan dauden prestakuntza-ekintzak kontsultatu eta horietarako euren burua proposatu ahal izango dute prestatzaileek, baldin eta prestakuntza jakin bat emateko gai direla uste badute.