Prozedurak eta zerbitzu elektronikoak
Herri Administrazioaren Institutu Nazionalak (INAP) ondoko prozedurak eta zerbitzu elektronikoak eskaintzen ditu bere egoitza elektronikoaren bidez:
Ikaslearen ataria
Ikasleei zuzenduriko INAPek eskainitako ikastaroen inguruko informazio zerbitzu bat da. Beraren bidez, euren datu pertsonalak, lanekoak eta akademikoak kontsultatu eta eguneratu ahal izango dituzte. Halaber, euren espedientea kontsultatu (INAPen egindako ikastaroak) eta ikastaroetara egindako eskaerak kudeatu ahal izango dituzte.
Prestatzailearen ataria
Irakasleei zuzenduriko INAPek eskainitako ikastaroen inguruko informazio zerbitzu bat da. Beraren bidez, euren datu pertsonalak, lanekoak eta akademikoak kontsultatu eta eguneratu ahal izango dituzte. Halaber, INAPek, bere prestakuntza jarduerak antolatzen ari den bitartean, dagoeneko erregistratu diren irakasleen artean, jakitera eman ahal izango du, zeintzuk diren irakasleak behar dituzten jarduerak. Horrela, zerbitzu honen bidez, kontsultatu ahal izango da zeintzuk diren egoera honetan dauden jarduerak eta, horietara, euren burua irakasle gisa proposatu.
Ikastaroetan izena ematea eta prestakuntza jardueren inguruko informazioa
Erabili bilaketa-irizpideak INAPen prestakuntza jardueretan sartzeko. Horien ezaugarrien fitxan sartu eta, nahi baduzu, elektronikoki eman dezakezu izena. Prestakuntza jardueren inguruko informazioa eskuratzeko, erabiltzaileei ez zaie autentifikatzea eskatuko.
Espacio del opositor
Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa atxikitako Kidego eta Eskala guztiei lotutako hautaketa-prozesuetan –INAPek kudeatutakoak– parte hartzen duten herritarrentzako informazio zerbitzua.
Oposiziogileek euren burua identifikatuko dute eta sisteman autentifikatuko dira, zerbitzu publikoetarako herritarren sarbide elektronikorako sinadura elektronikoko sistemen bitartez, 2007ko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 13.2 artikuluan aipatzen direnak.
Herri Administrazioen Lanerako Prestakuntzaren ataria (FEDAP)
Atari hau Herri Administrazioen lanerako prestakuntza sustatzaileentzat baino ez da. INAP Herri Administrazioen Lanerako Prestakuntza Batzorde Orokorrari laguntzeko eratutako organo iraunkorra da. Bien arteko hitzarmenaren esparruan, INAPek enplegatu publikoentzako prestakuntza-planak finantzatzeko diru-laguntzak izapidetzen ditu, Estatuko Administrazioaren eta Tokiko Administrazioaren alorrean sustatzen direnak, bai eta indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde sindikalek bultzatutakoak ere. Horrezaz gain, organo horrek sistemaren osagarri diren jarduerak kudeatzen ditu.
Beka eta laguntzen eskaerak
Herri Administrazioaren Institutu Nazionalari (INAP) egokitutako zereginen artean, besteak beste, honako hau dago: Estatuko instituzioei, Herri Administrazioei eta funtzio publikoari buruzko ikerkuntza eta prestakuntza sustatzea, esperientziak zabaltzea eta diziplina anitzeko ikerketak eta azterlanak bideratzea. Xede horretarako, prestakuntza eta ikerketa bekak deitzen dira eta doktorego-tesietarako sariak antolatzen dira. Halaber, Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoetako Ministerioan barne-sustapeneko bekak deitzen dira, Sailari atxikitako kidego eta eskala jakin batzuetara barne-sustapeneko sistemaren bitartez sartzeko hautaketa probak prestatzeko. Horien kudeaketa INAPi egokitzen zaio.
Horrekin batera, INAPek finantzaketa-lerro ireki bat jarri du martxan, bere lan-ildo nagusiekin bat egiten duten ikerketa proiektuetarako. Laguntza horiek deialdi iraunkor baten bidez ematen dira.
Autentifikaziorako, zerbitzu horrek legeak ezarritako sinadura elektronikoko sistemak erabiltzea eskatzen du; hain zuzen, zerbitzu publikoetarako herritarren sarbide elektronikoa arautzen duen 11/2007 Legeak, ekainaren 22koak, bere 13.2. artikuluan ezartzen dituenak. Gainera, zerbitzu elektroniko honen bitartez aurkeztutako beka edo sarien eskaerak interesdunaren sinadura elektronikoarekin izenpeturik egon beharko dira.
Aplikazio orokorra, kexa, iradokizun, errekurtso eta erreklamazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztea
Horri esker, INAPeko zerbitzuen erabiltzaileek kexak, iradokizunak, errekurtsoak eta erreklamazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu edota horien jarraipena egin ahal izango dute.
Autentifikaziorako, zerbitzu horrek legeak ezarritako sinadura elektronikoko sistemak erabiltzea eskatzen du; hain zuzen, zerbitzu publikoetarako herritarren sarbide elektronikoa arautzen duen 11/2007 Legeak, ekainaren 22koak, bere 13.2. artikuluan ezartzen dituenak. Gainera, zerbitzu elektroniko honen bitartez aurkeztutako kexa, iradokizun, errekurtso eta erreklamazioak interesdunaren sinadura elektronikoarekin izenpeturik egon beharko dira.