Bekak eta laguntzak
Herri Administrazioaren Institutu Nazionalari (INAP) egokitutako zereginen artean, besteak beste, honako hau dago: Herri Administrazioei buruzko ikerkuntza eta prestakuntza sustatzea, esperientziak zabaltzea eta diziplina anitzeko ikerketak eta azterlanak bideratzea. 2011ko apirilaren 1eko 464/2011 Errege Dekretuan jasotakoari jarraiki, zeinaren bitartez onartzen baita INAPen Estatutua, Herri Administrazioaren Institutu Nazionalari (INAP) egokitutako zereginen artean honako hau zehazten du esandako Legearen 3.j) artikuluak: Estatuko instituzioei, Herri Administrazioei eta funtzio publikoari buruzko diziplina anitzeko ikerketa eta azterlanak egitea.
Funtzio hori betetzeko eta ikerketa eta azterlanak sustatzen eta garatzen laguntzeko, baita INAPen jarduera-ildoekin lotutako gaietan profesionalak trebatzeko ere, ondoko beka hauek deitzen dira:
- Unibertsitateko goi mailako tituludunei zuzendutako prestakuntza bekak.
- Karrerako funtzionarioen prestakuntza eta hobetze profesionaleko graduondoko ikasketak Ameriketako Estatu Batuetan egiteko bekak, Espainia eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Kultura, Hezkuntza eta Zientzia Trukerako Batzordearekin lankidetzan (Fulbright Batzordea).
Era berean, ikerketari eta azterlanei dagozkien funtzioak betetzeko, doktorego-tesietarako sariak deitzen dira.
2012-2015erako osatutako Plan Estrategiko Orokorraren esparruan, INAPek helburu orokorrak zehaztu ditu; tartean, ezagutza sortzea eta kalitate handiko hausnarketa egitea, hortik abiatuta erabakiak hartzeko eta politika publikoak diseinatzeko.
Helburu hori erdiesteko estrategietako bat ezagutza sistema bat bultzatzea eta ikerketa eta berrikuntza sareen garapena eta lankidetza sustatzea da.
Hona hemen INAPek hori bideratzeko jarraitzen dituen irizpide nagusiak: ikerketa sustatzea; beste eskola batzuekin, unibertsitateekin eta Administrazioan interesa duten ikertzaileekin elkarlanean aritzea, eta erabilgarri dauden baliabideak denentzat eskuragarri jartzea.
- Ikerketa proiektuen deialdi iraunkorra: INAPek finantzaketa-lerro ireki bat abian jartzea erabaki du, bere lan-ildo nagusiekin bat datozen ikerketa proiektuak garatzeko, eta horretarako, deialdi iraunkorra sustatuko du.
Azkenik, ondoko hauen deialdia ere egingo da:
- Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren barne-sustapeneko bekak, Sailari atxikitako kidego eta eskala jakin batzuetara barne-sustapeneko sistemaren bitartez sartzeko hautaketa probak prestatzeko, Herri Administrazioaren Institutu Nazionalak kudeatutakoak; eta, horiez gain, barne-sustapena bultzatzeko beste neurri batzuk.
Beka eta sari horien deialdia osatzeko ondoko lege-testuak kontuan hartu dira: alde batetik, 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa; eta bestetik, 2011ko maiatzaren 20ko TAP/1489/2011 Aginduari jarraiki onartutako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak, prestakuntza eta ikerketa arloan Herri Administrazioaren Institutu Nazionalak ematen dituenak (BOE, 2011ko ekainaren 4koa). Barne-sustapeneko bekak 2009ko irailaren 29ko PRE/2659/2009 Aginduan onetsitako oinarri arautzaileen bidez deitzen dira, zeinaren bidez ezartzen baitira Presidentetza Ministerioari atxikitako kidego jakin batzuetan sartzera zuzendutako bekak emateko prozesuei eta barne-sustapeneko beste neurri batzuei dagozkien oinarri arautzaileak (BOE, 2009ko urriaren 1ekoa).
Eremu honetan INAPek deitutako beka eta sariei buruzko informazioa kontsultatu ahal izango da: