Ikerketa proiektuak kontratatzeko deialdi iraunkorra

Aviso

En estos momentos el INAP está reorientando su actividad de fomento de la investigación en Administración pública. Estamos trabajando en la publicación de una nueva convocatoria para la financiación de proyectos externos de investigación.
Gracias por su comprensión. 
Disculpen las molestias.

 

La investigación en el INAP

INAPek, 2012-2015 Estrategia Plan Orokorreko esparruaren barruan, erabaki du finantzazio ildo ireki bat abian jartzea, bere lehentasunezko lan ildoekin bat egiten duten ikerketa proiektuak kontratatzeko, 2013ko maiatzetik aurrera hasiko den deialdi iraunkor baten bidez.

Deialdi hau azaroaren 14ko Legegintzazko 3/2011 Errege Dekretuaren mende izango da, Sektore Publikoko Kontratuen inguruko Legearen testu bat egina onetsi zuena. Hortaz, gogora ekarri behar da ez dela Diru-laguntzen inguruko azaroaren 17ko 28/2003 Legearen mendeko diru-laguntzen edo laguntzen deialdi lehiakor bat.  

Lehentasunezko ikerketa ildoak INAPen 2013rako

  • Gizarte berrikuntza
  • Funtzio publikoa
  • Administrazio berrikuntza
  • Prestakuntza arloko berrikuntza
  • Lurraldeko ikasketak

Ikertzaileari edo ikertzaile taldeari eskatzen zaizkion baldintzak

Ikertzaile edo ikerketa talde bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. Haren zenbatekoa ezingo da 14.900 euroetatik gorakoa izan, BEZ kanpo (18.029 euros, 21% de IVA incluido). Eskaera aurkezten duten aurreko urtean finantzaketa jaso badute, ikertzaileek ezin izango dituzte proiektu hauek eskatu, 2014. urtetik aurrera. 

Kontratazioaren prozedura

1. Proposamenen aurkezpena

Proposamen bakoitzak honako hau hartuko du barne: ikerketa proiektua, ikerketa taldeko kide bakoitzaren curriculum vitae-a eta kronograma edo Gantt diagrama bat. Azken horietarako, horrengo eremu normalizauak erabiliko dira: 

Proposamenak INAPen egoitza elektronikoaren bidez egingo dira bakarrik. Horretarako, NAN elektronikoa edo Herri Administrazioek onartutako bestelako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko da.

Proposamen bat aurkeztuz gero, proiektuaren ikerketa taldeko kideei baimena emango zaie, bertan esku hartzeko, INAPen Ezagutzen Bankuko aditu gisa.

2. Proposamenen ebaluazioa eta kontratuak adjudikatzeko proposamenak

Ikerketa Proiektuen Ebaluazio Batzordea, INAPen Zuzendariak hautatuta, honela osatuko da: 

PRESIDENTEA

  • INAPen Kudeatzailea

BATZORDEKIDEAK

  • INAPen Argitalpen, Azterlan eta Dokumentazioaren Saileko Burua.
  • José Antonio Olmeda, UHUNeko Politika Zientzia eta Administrazioko Katedraduna.
  • 2 kanpoko batzordekide.

Batzorde hau aldian-aldian bilduko da jasotzeko proposamenak ebaluatzeko (euren baliotasun zientifikoa eta INAPeko lehentasunezko ikerketa ildoekiko egokitzapena), eta txosten jartzaile bakoitzari, hiru hilabeteko epean, jakinaraziko dio Batzordeak bere proposamenari buruz deritzona.

Erabilitako ebaluazio-irizpideak ANEPen arauetan oinarrituko dira (ikusi ikerketa proiektuetarako Deialdi iraunkorreko FAQ ohiko galderen inguruko dokumentua).

Batzordeak kontratuak adjudikatzeko proposamenak INAPen Zuzendariari igorriko dizkio.

3. Ikerketa proiektuen kontratazioa

Hautatuta izanez gero, ikerketa proiektua INAPekin hitzartutako kontratuaren bidez burutuko da eta gehienez urtebetez iraungo du.

Horri dagokionez, pertsona natural zein juridikok kontratatu ahal izango dute, jarduteko osoko gaitasuna baldin badute, kontratatzeko debekuan ez badaude, eta, euren kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala, kasuan kasu, egiaztatu badezakete.

Pertsona juridikoei berezkoak zaizkien jardueraren xede, helburu edo esparruaren barruko zerbitzuak oinarri dituzten kontratuak adjudikatu ahal izango zaizkie bakarrik, euren estatu legalen edo fundazio arauen arabera.

Esleipenaren onuradunak ikerketa-proiektuaren emaitzak INAPekin argitaratzeko konpromisoa onartzen du. Edozein kasutan ere, INAPek proiektutik eratorritako produktuak editatzeko eskubidea izango du bi urtetan zehar, amaierako txostena entregatzen den datatik hasita. Bestalde, autoreek proiektuan zehar gutxienez ere artikulu bat eta proiektua amaitzean monografia bat idazteko konpromisoa hartzen dute, INAPen paperezko argitalpenetan edo elektronikoetan sar litezkeenak, eta institutuari baimena idatziz eskatu beharko diote ikerketa-lana beste edozein bidetan argitaratu aurretik. Kasu horretan, lana INAPek finantzatu duela adieraziko da. Halaber, institutuak mintegi, topaketa edo jardunaldiren batean parte hartzeko gonbidapena luzatuko balie, gonbidapen hori onartu beharko dute beren ikerketarekin lortutako emaitzak ezagutzera emateko xedearekin.

Informazio gehigarria

INAPek deialdiaren inguruko informazioa emango du,  Argitalpen, Azterlan eta Dokumentazioaren Sailean, honako telefonoetan:  91 273 91 38, posta elektroniko bidez honako helbidean: investigacion@inap.es eta https://www.inap.es/convocatoria-permanente gunearen bidez.

Zalantzarik izanez gero, ohiko galderak eta erantzunak kontsulta ditzakezu (Ikerketa proiektuen deialdi iraunkorraren inguruko FAQ).