Beka eta laguntzak eskatzea
Herri Administrazioaren Institutu Nazionalari (INAP) egokitutako zereginen artean, besteak beste, honako hau dago: Estatuko instituzioei, Herri Administrazioei eta funtzio publikoari buruzko ikerkuntza eta prestakuntza sustatzea, esperientziak zabaltzea eta diziplina anitzeko ikerketak eta azterlanak bideratzea. Xede horretarako, prestakuntza eta ikerketa bekak deitzen dira eta doktorego-tesietarako sariak antolatzen dira.
Halaber, Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoetako Ministerioan barne-sustapeneko bekak deitzen dira, Sailari atxikitako kidego eta eskala jakin batzuetara barne-sustapeneko sistemaren bitartez sartzeko hautaketa probak prestatzeko. Horien kudeaketa INAPi egokitzen zaio.
Zerbitzu honen bidez, INAPek deitzen dituen beka eta laguntzen eskabide elektronikoa egin dezakezu:
- Prestakuntza eta ikerketarako bekak eskatzea
- Barne-sustapeneko bekak eskatzea
- Doktorego-tesietarako sariak eskatzea
- Ikerketa proiektuen finantzaketa eskatzea
Eskatzaileek euren burua identifikatuko dute eta sisteman autentifikatuko dira, zerbitzu publikoetarako herritarren sarbide elektronikorako sinadura elektronikoko sistemen bitartez, 2007ko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 13.2 artikuluan aipatzen direnak.